Greziako musika

GREZIA: musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator. Izan ere musikak gaur egun musikatzat duguna grezin du jatorria.

Antzinako kultura grekoa oso ongi kokatuta zegoen. Alde batetik, Egeo itsasoak bustitzen zuen, eta bestetik Mediterraneoak. Beraz, inguruko herritarrentzako pasabidea zenez, bisitarien aztarna kulturalak nabariak dira bertan. Hori dela eta, oso aurreratuta zeuden antzinako zibilizazioen (Mesopotamia, Egipto) eragina izan zuen Greziako musikak. Kultura handi horien musika erlijiosoak eta instrumentuek arrasto nabaria utzi zuten zibilizazio heleniarraren musikan. Aro Klasikoko grekoek edertasuna lortu nahi zuten arte guztietan, eta musika dantzarekin, antzerkiarekin eta poesiarekin nahastu zuten. Apolo musikaren jainkoa zen eta Dionisio, haren anaia, dantzarena eta antzerkiarena. Hala ere, Grezian naturaz gaindikoa alde batera utzi eta giza arrazoiari garrantzi handiagoa eman ziotenean, musika filosofiarekin erlazionatu zuten. Garaiko filosofo handiek musikaren balio informatzailea azpimarratu zuten. Pitagorasek musika arimarentzat sendagai zela esaten zuen eta Aristotelesek emozioaren katarsira heltzeko erabiltzen zuen. Bestalde, musika grekoaren erritmoa hizkuntzari erabat lotuta zegoen. Abestietan, musikak testuaren erritmoa errepikatzen zuen.

 Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren.

-aulosa: oboearen antzeko instrumentua zen asaldura lortzeko erabiltzen zen.
-kithara: lira mota bat zen entzuleengan lasaitasuna eta inspirazioa lortzeko erabiltzen zen. Danborra, zinbalak, sistroa eta kriskitinak besteak beste antzinaroko Grezian perkusiosko tresnarik erabilenak izan ziren.

8 comentarios: