Egipto, batez ere, arkitektura-lan handiei esker da ezaguna, baina bertako biztanleek aisialdiko zati handi bat ere dantzatzen eta abesten igarotzen zuten, instrumenturen bat lagun zutela. Musika beti egoten zen presente tenpluetako zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festetan eta baita ere herri xehearen ekitaldietan.
Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen.
Erritual erlijiosoetan jainkoengana heltzeko instrumentu indartsuena ahotsa zela uste zuten egiptoarrek. Apaizek, emakumezkoek zein gizonezkoek, jainkoak antzezten zituztenean, ereserkiak eta kantuak abesten zituzten haien ohorez. Garai hartako margoek argitzen dute abeslariak oso garrantzitsuak izan zirela. Abeslariek eurek markatzen zieten sarrera eta erritmoa instrumentistei. Kantariek instrumentuen laguntza izaten zuten gehienetan, eta Egipto Zaharrean harpa izan zen musika-tresna garrantzitsuena.
Ahotsa instrumentu indartsuena izan zen arren, musika instrumentuak ere erabiltzen zituzten:
Inperio Zaharrean, arku itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen. Inperio Ertainean, berriz, harpa apainduraz bete zuten, eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten, eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek, ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario